Aurrekoan
bidegabekeria izugarri batetaz aritu nintzen, eta
gaur langa zabaldu da beste bidegabekeria izugarri batzuk gerta daitezen.Irakurketa politikoak egin daitezke, nahi adina, eta baloratu, ETAren jarduna noraino dan egoera honen ondorio, ala jatorri. Baloratu zenbat bidegabekeria gertatzen diren gurean 30 urteren ondoren oraindik berdin ibil gaitezen …
Nere ikuspegia da, indarraren estrategiaren bidez, dala ETArena, dala estatuarena, nahi diren helburuak lor daitezkeela beharbada, baina ez direla sekula errenta. Epe motzean beharbada. Epe luzera, inola ere ez.
Nere ikuspegia da, aurrera egingo badegu, ikuspegi etikoak baino ez duela balio.Nere alkartasuna, alde batean zein bestean, sufritzea tokatu behar zaienei. Gaur sufritzen hasi direnei.____
Eta orain, zer gertatu leike?
Lehenago gertatu direnak ikusiz, hona aukera batzuk:
-
EAE-ANV ilegalizatu egingo dute? Antzuolan, Legazpin, Urretxun alkatetzarik ez…
- PP, PSOEko zinegotzi askok, ANVko batzuk beharbada (legez kanpo uzten ez badituzte),
beren karguari uko egingo diote .-
Enfrentamentuak herritarren artean… Tentsioa…
Gauza onik ez.
Su-etena indarrean egonda ere, egoera politikoak asko baldintzatzen du Udalaren funtzionamentua: partiduen goi mailako interes orokorrak, zerrendak osatzen arazoak…
Su-etenik gabe, zer esanik ez.
Egoera politiko orokorrak zeharo aldrebes dezake Udal funtzionamentua.Iruditzen zait garrantzitsua dala ahalik eta normalen ibiltzea hemendik aurrera. Etsipenak jota ibiltzea baino, aurrera egitea.
Printzipioz behintzat, ni horretan saiatuko naiz.
____
Un accidente más en el enlace de la autovía con la carretera comarcal. Las señales limitadoras no son suficientes. Muchos vehículos no respetan las limitaciones de velocidad, al igual que ha ocurrido desde siempre en la travesía que atraviesa Zumarraga, la Avenida Euskal-Herria.
Mayor señalización, ubicación fija de radares… Medidas que se podrían tomar, en aras de aumentar la seguridad.